jueves, 29 de noviembre de 2012

AZKENEKO SARRERA

Hau zoritzarrez blog honetan egingo dugun azkenengo sarrera da. Momentu on ugari pasa ditugu blog hau sortzen eta denok apur bat atsekabetuta geratu gara berriz ere gure pentsamenduak, gure iritziak, klasean ikusi duguna… berriz ere toki honetan jarriko ez ditugula ikustean. Hala ere momentu hau ez da soilik amaiera bat, hasiera bat ere bada. Klase hauetan asko ikasi dugu blogen inguruan, batzuk blogak nola sortu eta nola erabili ikasi dugu; beste batzuk aldiz hori jakinda ere ezagutzen ez zituzten ezaugarri berri asko ikasi dituzte. Klase hauetan ikasi duguna praktikan jartzeko unea da! Orain gai gara gure kabuz gure iritziak, pentsamenduak, ideiak, oroitzapenak, etorkizuneko pentsamenduak, beldurrak, momentu onak eta txarrak… blog batean idazteko eta aukera hau alde batera utziko ez dugunaren pentsamendua argi daukagu. Gure kabuz hastera goaz!

Postprograma

Lana bukatuta dagoela ikasketa ereduari buruz gogoeta egitean ikasi dugula eta atsegina eta entretenitua izan dela uste dugu.

 Edukiei begira zuzenean lotuta daude irakaskuntza prozesuarekin eta erabilgarriak izango dira gure irakasle etorkizunean. Eduki hauek mantenduko genituzke.

Metodologiari dagokionez erosoa izan dela esan daiteke pixkanaka jorratu dugu gaia guztion artean eta landutako gaiei buruz behar dena ikasi dugula esan daiteke. Talde bakoitzak gai bat lantzeak gai guztien sakontasuna ziurtatu du eta aurkezpenak egitean guztiok ulertu eta ikasi ditugu gai guztiak, talde bakoitzak gai guztiak jorratu balituzke maila baxuagoa izango genuke eta denbora nahikorik ez genuke izango, beraz metodologia hau oso aproposa da, mantenduko genuke.

Ekintzak entretenigarriak izan dira gaia lantzeaz batera bloga erabiltzen ikasi dugulako eta taldekide askoren kasuan egunero gauza berriak ikasi ditugu. Aurkezpenei begira talde bakoitzak lana aurkezteaz gain ariketa batzuk proposatu ditu gaia lantzeko, horrek ikasketa arindu eta lagundu du. Ekintzei dagokionez ere mantenduko genituzke.

Baliabideak anitzak eta eskuragarriak izan dira, kilikatik zeudenak asko ziren eta hauetaz gain interneten baliabide ugari aurkitu ditugu, teknologia berrien gaiak aztertzeko leku ezin hobea baita. Baliabideak sobran izan ditugu.

Ebaluazio sistema da beharbada programan aldaketa behar duen atal bakarra, gure ustez koebaluazioak arazo bat eduki dezake: Beste taldeen lana ebaluatzen gaiaren zailtasuna eta baliabideen ugaritasuna kontuan ez hartzea, talde bakoitzak bere gaiari buruzko informazioa bilatu dugulako eta besteen gaien zailtasuna benetan ez dakigulako. Hori hobetzeko beharbada irakasleak esan beharko luke bere ustez gaiaren jorraketa ona izan den edo ez, koebaluazioa justuago izateko.

AZAROAK 15

Aurkezpenekin jarraitu dugu gaurko egunean. Bertan, lehengo taldeak argazki errepositore eta editoreen inguruko aurkezpena egin du. Hauek izan dira landu ditugun editoreak: PicMonkey, Photoscape, Editor de Windows eta Photoscape Express izan dira. Batez ere pickmonkey landu dute, argazkiak editatzeko modu erraz eta dibertigarria. Honen bidez, argazkiei testua gehitu, moztu, efekto ezberdinen bidez editatu eta beste hainbat gauza egin ahal izango ditugu. Online izan da programa. Horrekin batera, errepositore batzuk ere erabili izan ditugu: Twicpic, Fotolog, Picasa eta Flicker. Errepositoreen inguruan ere, abantailak eta desabantailak aurkeztu dizkigute. Errepositore eta editoreak gainetik ukitu ostean, Pickmonkey-ean zentratu gara. Programa hau online erabiltzekoa da. Bertan, argazkiak moztu, testua jarri, editatu … egin daiteke. Taldeko partaideak elementu batzuk dohakoak direla eta beste zenbait ordaindu behar direla esan digute eta ikusi dugun moduan, markatxo bat dute eta horrek esan nahi du ez dela doakoa. Beste zenbait programak ez bezala, programa honek ez ditu argazkiak bereak egiten eta gure ordenagailuan gorde dezakegu egindakoa. Hurrengo taldeak, Eskola 2.0aren inguruan hitz egin digu eta zenbait ariketa dinamiko egiteko aukera eman digute. Adibidez programa bat erakutsi digute, zein ingelesezko ahozkotasuna lantzeko erabiltzen den, izan ere programak testua irakurtzen du. Beraz, ahozkotasuna eta entzumena lantzeko aukera ematen digu programa honek (https://acapela-box.com/AcaBox/index.php). Honen ondoren, beste hainbat ariketen artean, komiki bat sortu dugu "Bitsrtips" programaren bitartez eta honako hau izan da gehien gustatu zaigun ariketa. Hona hemen emaitzetako bat: Horren ostean, arbel digitalaren inguruan aritu dira eta dituen abantailak eta desabantailak aurkeztu dizkigute, hala nola, klaseko edonoren partaidetza. Hala ete guztiz ere, klaseko batzuk saiatu egin dira bertan idazten eta ez da izan erabiltzeko oso erraza. Beraz tresna horren erabilera hobetzeko denbora falta dela uste dugu. Hirugarren taldeak sare sozialen inguruko azalpen bikaina eman digu. Gehien bat twitterren sakondu dute, eta klaseko twiterrarekin jolastu dugu pixka bat. Hala ere, Tuenti, Facebook, myspace…inguruan ere aritu dira. Sare sozialak nahiko zailak dira hezkuntza munduarekin lotzeko, nahiz eta ikasleentzat erabilgarria izan daitekeen. Azalpenaren ostean, talde bakoitzari argazki bat ateratzeko eskatu digu eta twiterrera igotzeko eskatu digute eta horren ostean, bozkatzeko aukera eman digute. Hauxe izan da gure argazkia:
Azkenik, laugarren taldeak mapa mentalen gaia landu du. Hau bai hau ikaskuntza berezia!!!! Mapa mentalak, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan duten baliagarritasuna eta garrantzia aztertu dugu. Hiru programa ezberdin aztertu ditugu: Power-poin, Cmap tools eta Spice Nodes. Programa horien abantailak eta desabantailak aurkeztu dizkigute. Haiek esan diguten bezala, umeentzat garrantzitsuena ez da programa hauek erabiltzen jakitea, baizik eta mapa mentalak zer diren jakitea eta heldutasun maila bat izanda, horrelako programak erabiltzen jakitea. Ondoren beste talde guztiekiko desberdina izan den jarduera bat egitea eskatu digute. Talde bakoitzari orri bat tokatu zaio gai desberdinekin eta post-it eta irudi ezberdinekin mapa mental desberdinak sortu ditugu. Asko gustatu zaigu mapa mentalen inguruko azalpena, eta guretzat erabat berria izan den gai baten inguruko ezagutza lortu dugu. Goiz borobila izan da gaurkoa eta asko esfortzatu diren talde hauei guztiei esateko dugun gauza bakarra... zorionak eta mila esker!!!!!

AZAROAK 8

Talde desberdinen aurkezpenak ikusi ditugu. Lehenengo aurkezpena Laupuntuzero taldekoek egin dute. Talde honek Glogster (http://edu.glogster.com/) programa izan da, posterrak egiteko erabili daitekeena. Gutako batzuek ezagutzen genuen baina beste batzuek ordea, ez. Horri esker, gure posterra egiteko aukera izan dugu, bakoitza bertan ibili da gauza desberdinak frogatzen. Oso programa interesgarria izan da, edozein egunetan erabiltzekoa delako. Talde horren ostean gu izan gara lana aurkezten hurrengoak. Bertan power-pointa eta prezia aurkeztu dugu eta baita haien arteko desberdintasunak ere. Horretarako espero genuena baino gehiago luzatu gara. Ikusi eta entzun dugunagatik, oso interesgarria iruditu zaie. Izan ere guztiek zekiten power-pointa erabiltzen, baian prezia erabiltzen oso gutxik zekiten eta gure lanari esker jakin-mina eta erabiltzeko oinarri batzuk dituzte jada.

URRIAK 25

“Euskal Herriak bizi duen zatiketa eta nazio eskubideen urraketan urrats berri bat eman zuten 2009an. Hain zuzen ere, Hego Euskal Herriko zatiketa administratiboan sakondu asmoz, urriaren 25a Gernikako Estatutuaren eguna izendatu baitzuten, jai egun ofizial bilakatuz. Egun honetan ospatu nahi dena, 1979an aitortutako Gernikako Estatutua da. Estatutu honek Euskadiko Autonomia Erkidegoa eratu zuen lege organikoa da, nolabaiteko autonomia emanez Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako lurraldeei, autonomia bat benetan erabat betetzera iritsi ez dena. Bestetik, Urriaren 25ean Euskal Herriaren zatiketan sakondu nahi duten politikariak Estatutuaren urtemuga ospatzen ari diren bitartean, herritarrak kalera irtengo garela adierazi nahi dugu gaurkoan. Euskal Autonomi Erkidegoko egutegia gorriz markatu berri duten egun hau ez dugu jaitzat hartuko, ez dugu gure nazio nortasunarekiko eraso gehiago onartuko.” Hau egun honmetan eman diren berrien artean topatu ahal izan dugunetako bat da.

URRIAK 18

Klase hasieran beste talde guztiei azaldu diegu nola goazen blogarekin, hau da, gure lana eta blog-aren egoera eta beste hainbat kontu. Horren ostean aurkezpen datak finkatu ditugu. Horretaz gain, kontzeptu berri batzuk landu ditugu klasearen hasieran: Delicious eta Dido programen inguruan kuxkuxeatu dugu sarean, etikete garrantziaz jabetzeko. Horren ostean folksonomiaren inguruan egon gara hizketan. Aurkezpenak eta kontzeptuen azterketa ostean, talde bakoitzak bere gaian jarduteko denbora izan dugu. Beraz, gure proiektu pertsonalean aurrerapen batuk egin izan ditugu. Klase amaieran, norbera bere buruarekin egoteko minututxo batzuk izan ditugu. Bakoitzak klaseko leku bat hartu behar izan du, bakoitzak berak aukeratutakoak eta Alaitzen (gure irakasleak) testu bat irakurtzen zuen bitartean gu hausnartzen ibili gara, begiak itxita genituelarik. Oso esperientzia polita iruditu zaigu izan ere ondorioztatu ahal izan dugu gure bizitza lasterketa bat dela, eta alde batetik gabiltzala etengabean. Hori dela eta, ez dugu norberarentzat tartetxorik ere ez Beraz, ariketa honi esker aukera izan dugu klasean egin ahal izateko.

jueves, 18 de octubre de 2012

4.akta: GREBA EGUNA!


Joan den astean klasera ez etortzea erabaki genuen. Ez zen gure kapritxo hutsa izan, pisuzko arrazoi bategatik baizik: joan den urriak 11an ikasleen greba konbokatuta zegoen. Ikasleen batzorde ezberdinek, hala nola, Ikasle Abertzaleak, Eraldatu, Asamblea Libertaria eta Asanblada UPNA grebarako deialdia egin zuten hezkuntzari eragin zaizkion murrizketen aurka.

 Guk erabaki hau hartu genuen ez bakarrik gu ikasleak garelako eta murrizketa hauek min egiten digutelako ( tasen igoera, irakasleen murrizketa, klaseetako ratioen igoera …), baizik eta murrizketa hauek gure etorkizuna ere baldintzatzen dutelako. Gure etorkizuna erabakitzen ari dira, gure iritzia kontutan hartu gabe. Hau dena azaltzearen arrazoia ikasleok grebak klasea soilik galtzeko egiten direla topikoarekin bukatzeko da.Kontzientzia gaitezen!